Aisia.net
Urtxintxawww.urtxintxa.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Udalekuetako datuak

2.371 arrazoi baino gehiago ditu Urtxintxa Eskolak hurrengo urteetan ere udalekuak antolatzen jarraitzeko. 2.118 haurrek parte hartu dute udaleku ireki zein itxietan, eta beraiekin lanean aritu diren hezitzaileak 253 izan dira.

Aitortu beharra dago mundu mailan omen dagoen krisi ekonomikoak ere eragina izan duela aurten kudeatu ditugun udaleku kopuruetan zein partaide kopuruetan, baina gure esku ez dagoen aldagaia izanik, guk geureari eutsi diogu, alegia, haurrentzat esperientzia ahaztezina izan daitezela udaleku hauek. Urtxintxak aurten kudeatu dituen udalekuak kokagune desberdin hauetan burutu dira:

  • Arantza
  • Beintza-Labaien
  • Zugarramurdi
  • Azkoitia
  • Pasaia
  • Hernani
  • Billabona

Eta gurekin lan egin dute erakude nagusienak  berriz hauek izan dira:

  • Nafarroako Gobernua
  • Nafarroako Euskara zerbitzuen sarea
  • Pasaiako Udala
  • Hernaniko Udala
  • Billabonako udala

 

Mila esker guztiei eta gu bien bitartean, 2010eko uda prestatzen hasiko gara.

Urtxintxa udalekuak
Milaka arrazoi




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz