Kantu eta jolasen tailerrak eskaini izan zaizkie gurasoei lehenago baina ikastetxeetan. Halere, gurasoak eta haurrak biltzea naturalagoa eta eraginkorragoa dela jakinik, egitasmoa plazara ateratzen dugu, kalera. Horrela, gainera, elkarrekin parte hartzeko aukera dute eta denbora gehiago euskaraz jolasteko eta kantatzeko. Zabu-Zibu bitartez beraz, familiei eta kalean, jolaserako gune naturalean eskainiko zaizkie tailerrok.