Aisia.net
Urtxintxawww.urtxintxa.org

Arantzako barnetegia

Arantzako Barnetegia Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1º, 2., 3. eta 4. mailako ikasleei eskaintzen dien programa da. Programa honen xede nagusia ikasleen euskara ezagutza zein erabilera eskolaz kanpoko jardueren bitartez sustatzea da. Horretarako, Arantza herriko aterpean 5 egunetako egonaldia gauzatzen dute ikasleek, ikastetxeko gela oso batek parte hartzen du eta beraiekin irakaslea ere egonaldira etortzen da.Bertan, barnetegian gauzatu beharreko ekintza programaz Urtxintxa Eskolako 3 hezitzaile arduratzen direlarik. Ekintza hauek gehienak aisialdiko heziketako ohiko jarduerak dira, batzuk hizkuntzarekin erlazio zuzena dutenak eta beste batzuk, ondo pasatzera bideratuko dutenak dira, beti ere, ongi pasatzea eta haurrak gustura sentitzea euskararen ezagutza zein erabilera estrategia oinarritzat hartzen baitugu.

   

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz