|
Euskal Herriko Susperketa Soziokulturala eta Astialdiko Eskola
eta Elkarteen Federazioa.
Urtxintxa izeneko Astialdiko Eskolak 1986an sortuak izan
ziren, Euskal Herrian formaziorako eta soziokulturalerako
proiektuak sustatzeko asmoz.
Gipuzkoako eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolek eta Arabako Urtxintxa
Astialdiko Elkarteak osatzen dute Kattamixar Federazioa; era
berean, Nafarroako Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean eta koordinazioan
aritzen delarik.
Eskola bakoitzaren berezitasunak mantenduz eta izandako esperientzietatik
abiaturik, elkarri aberasteko eta gizartean jarduteko sortutako
federazioa da, hain zuzen ere.
|