ATERPETXEAK
Pasaia: ARROKAUNDIETA ATERPEA (Gipuzkoa)
Pasai Donibanen kokaturik, Urtxintxa Eskolak kudeatzen duen aterpea da.
Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendurik, egun bakarra edo bi egunetako egonaldia eskaintzen duen antzerki animazio egitasmoa da hau.D.B.H.ko ikasle, gazte elkarte eta turismoari zuzenduriko 2 eta 5 egun arteko itsas eta lur abenturak

3 erabilera modalitate ezberdin ditu aterpeak:
librea (elkarteak)
Ostatua (otordu guztiak)
eta programak (piraten etxea eta piraten abenturak)
TERTANGAKO ATERPETXEA (Araba)
Tertanga Urduņatik bi kilometrotara dagoen Arabako herri txiki bat da. Izen bereko zirkoan kokatuta dago, Salbada Mendilerroaren magaletan.

Etxeak 24 pertsonentzako lekua dauka, ur beroa, dutxak, sukaldea, berogailua, ekintza anitzetarako gela handia, frontoia,...
Elkarteentzako, Astialdi taldeentzako, Familientzako edota edozein talde antolaturentzako leku oso aproposa eta aukera askorekin.