HEZKUNTZ ESKAINTZA
Haur eta Gazteen Astialdiko Begiralea
Haur eta Gazteen Astialdiko Zuzendaria
Boluntariotzaren Suspertzaile Soziokulturala
Adostutako prestakuntza
Monografikoak
   
Haur eta Gazteen Astialdiko Begiralea:
ASTIALDIAREN OINARRIAK: soziologia, pedagogia, psikologia, antolakuntza, hezkidetza, ingurugiroa, drogomenpekotasunen-prebentzioa, lehen sorospenak, heziketa berezia...

ASTIALDIAREN ANIMAZIO TEKNIKAK: jolasa, talde dinamika, tailerrak, antzerkia, kale animazioa, berziklapen teknikak, naturan jarduteko teknikak...

ASTIALDIKO ESPERIENTZIAK: gaztetxeak, euskal txokoak, olinpiadak, natur eskolak, udako egitasmoak, ludotekak, gazte eta haur guneak, tailer soziokulturalak, jaiak...
Ikastaroak 204 orduko teoriko eta 120 ordu praktiko ditu eta bi ikasturtetan zehar, urritik maiatzara, garatzen da (hilean asteburu batean).
Ikastaroa gainditu ostean Eusko Jaurlaritzak luzatuko du titulazio ofiziala.