HEZKUNTZ ESKAINTZA
Haur eta Gazteen Astialdiko Begiralea
Haur eta Gazteen Astialdiko Zuzendaria
Boluntariotzaren Suspertzaile Soziokulturala
Adostutako prestakuntza
  Euskara Suspertuz
  Aukera Berdintasuna eta hezkidetza
  Garapen pertsonala
  Taldeen dinamizazioa
Monografikoak
 
EUSKARA SUSPERTUZ
Euskaraz Jolastu (ikastaroa)
  Hezkuntza formalean zein ez formalean euskara tresna nagusitzat duten irakasle, hezitzaile, guraso eta begiraleei, euskaraz jolastu ahal izateko baliabideak eskaintzen dizkiegu.
Euskaraz jolasten (dinamizazioa)
  Jolasa garrantzitsua da hazkuntza eta garapenerako, beraz haurrei euskaraz jolasteko tresnak ematea gure hizkuntza maitatzeko bitarteko bat da.
Euskara Suspertzailea (ikastaroa)
  Euskara eta euskal kulturaren transmisio bideak aztertuko ditugu, aisialdian euskara suspertzeko estrategiak landuz.
AUKERA BERDINTASUNA ETA HEZKIDETZA
Generoa elkarteetan zeharkatzeko estrategiak garatzen
  Sexo-genero sistemaren marko teorikoak erabiltzen dituen kontzeptuak ezagutzea, egitasmo zein elkarteetan genero ikskera txertazeko metodoak landuz.
0-3 urteko umeen zaintza
  Gurasoei, aitei bereziki zuzendua. Elkarardura sustatuz eta etxeko esparrua irekiz umeak zaintzeko erak ezagutzeko ikastaroak.
Jolasa eta jostailua
  Helburuak, hezkidetzaren ikuspuntutik jostailu eta jolas egokia zeintzuk diren zehaztea eta jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide ez sexistak izateko aholkua ematearenak dira.
Jasotzaileak: hezitzaileak, astialdiko begiraleak, irakasleak, familiak...
Baloreetan hezitzeko tailerra
  Baloreetan zeharkatze prozedura lantzeko tresnak erabiltzea.
Elkar ardura astialdian
  Gure helburua agente hezitzaile bakoitzarengan bere erantzunkizun pertsonalei dagokienez, jarrera eta portaera aldaketa sustatzeko jarduera estrategikoak garatzea da.
Zenbait eduki: sukaldea eta horrekin lotutakoak, garbiketa, antolaketa eta kudeaketa...
Astialdiko hezitzaile eta begiraleei zuzenduta.
Hezkidetza familietan
  Helburua partaideak hezkidetzaren teoriara eta hezkuntza eta familia esparruan dituen ezarpenetara hurbiltzea da. Lantzeko hainbat kontzeptu: sensibilizazio prozesua, sexu-genero sistema, familia inguruaren azterketa, genero ikuspegitik eta proposamen hezkidetzaileak hezkuntza eta familia esparrurako.
Iraupena: ikasturte bat.
Hezkidetza familientzako tailerra
  Helburua pertsona helduak, umeen ama, aita edo arduradunak, hezkidetzaren teoriaren inguruan sensibilizatzea eta material eta estrategia hezkidetzaileak sortzea da.
Udal, Guraso Elkarte, Ikastetxe, Hezitzaileen Taldeetara zuzenduta dago.
Hezkidetza mintegiak
  Helburua astialdian hezkuntza ekiterako irtenbide hezkidetzaileak sortzea da.
Jasotzailea Hezkuntza Ez Formalean aritzen den pertsona oro da.
Emakumeok kirola lantzen
  Emakumeok, gizartean itxita izan dugu esparrua, natura eta kirola berreskuratzea, osasun jokaera eta atsedenaldiaren bidez, kirola birbaloratzeko proiektua daukagu. Emaisia Elkarteak antolatuta.
GARAPEN PERTSONALA
Sexualitatea
  Hezkuntza sexu-afektiboari buruzko tailerrak eta ikastaroak. Adin guztien sexualitatearen dimentzioetaz eztabaidatu eta era berean aztertzeko. Tailer bereziak guraso, hezitzaile eta begiraleentzat
Autoestimu tailerra
  Tailer honen bidez autestimua kontzeptu bezala eta proiektuan partehartuko duten pertsonen garapen osoan lagunduko duen tresna bezala aztertzen da.
Talde, elkarte, erakundeei zuzenduta.
 
Gizarte abilezien tailerra
  Gure bizitzan zehar, bai harreman pertsonaletarako zein jarduera soziohezitzailerako, harreman ohitura eta estilo oso eraginkorrak jaso ditugu; baina beste trebetasun batzuk era planifikatuan eta intentziodunean jaso behar ditugu. Hauek dira helburu batzuk eta egoeraren arauek zuzenduta egon behar direnak.
Komunikazio tailerra
  Pertsonok denbora luzean gure arteko komunikazioa, batzuetan gure ingurukoekin bestetan geure buruarekin, garatzen dugun gizarte honen partaideak gara. Giza harreman onetarako kalitatezko komunikazioa behar dugu, bai ahozko komunikazioan bai ez ahozkoan.
Hizkera hezkidetzailea, estilo asertiboa, ni mezuak, entzumen aktiboa, enpatia, etab. lantzen ditugun edukiak dira.
TALDEEN DINAMIZAZIOA
Taldeen dinamizazioa
  Zer da taldea, bere ezaugarriak, edozein taldek pasatzen dituen faseak. Nola hartzen diren erabakiak, nola banatzen diren ardurak. Gure taldea dinamizatzeko hainbat tekniken azterketa.
Bileren dinamizazioa
  Zer da bilera bat, bilera motak. Bilera bat koordinatzeko proposamenak: partaideen rolak eta ardura ezberdinak. Txarto antolatutako bilera baten arrazoiak alterntibak eta irtenbideak.
 
Inguruaren azterketa
  Zergaitik eta zertarako ezagutu behar dugun gure ingurua, egingo ditugun ekintzak zehazterakoan.
Programazioa
  Egingo dugun ekintza antolatzeko modu bat jarraitu beharreko pausuak ordenatzea da: zeintzuk diren gure helburuak, ditugun baliabideak, nola garatuko dugun gure lana, noiz...
Erabakiak hartzea
  Erabakiak zer diren eta norberarenak onartuz, erabakiak hartzearen prozesuaren estrategiak landuko ditugu. Proposatutako ereduaren bidez prozesu honetan bakoitzak duen erantzunkizuna sustatuko dugu.
Gatazka egoerei aurre egiten
  Komunikazioaren gako eta arauen bitartez, gatazkari nola aurre egin ikasiko dugu, nola ikasi horretatik eta nola konpondu. Arazo bat definitzen, horren aurrean alternatiba ezberdinak garatzen eta ebaluatzen ikasiko dugu.
Gatazkak konpontzeko zenbait teknika eta abilezia garatuko ditugu.