GURE ZERBITZUAK
Adostutako hezkuntza
Talde hezitzaile, elkarte, e.a.ekin Eskolak, beraien lanaren kalitatea hobetzeko, zenbait gai kontzertatzen ditueneko modalitatea. Modalitate hau asko garatu da eta gaur egun oso desberdinak dira aukera hau eskatzen diguten erakundeak: sindikatuak, ikastetxeak, ikastolak, elkarteak, udaletxeak...

Lantzen ditugun gaiak oso desberdinak dira ere: hezkidetza, sexualitatea, euskal jolasak, susperketa soziokulturala, aisia eta astia, taldeen dinamizazioa, komunikazioa, arazoen konponketa, gizarte trebetasunak, adierazpena, e.a.
Publikazioak
Hainbat liburu argitaratu ditugu, Astialdiko taldeei eta gizarteari orokorrean zuzenduak, euskaraz, baliabide ezberdinak eskaintzeko nahian.

- Bakerako Heziketari buruzko euskal liburua: Arazoen konponketarako ildoak jorratzen dituen liburua. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta EDE Fundazioarekin elkarlanean 1997 urtean egindako liburua. Doakoa.

- Astialdiko Hiztegia: Astialdian gehien erabiltzen diren hitzen hiztegitxo bat. Euskara-Gaztelera. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Euskal Herriko Eskautak-ekin batera egina 1999 urtean. Doakoa.

- Jarduera Hezkidetzailerako Eskuliburua: Hezkuntza Ez Formalean. Arlo honetan hezkidetza garatzeko hainbat bitarteko eskaintzen dugu. 2000 urtean egina. Euskaraz eta gazteleraz. 2001urtean hezkuntza alorrean EMAKUNDE SARIA lortu zuen liburua. Doakoa

- Astialdiko Koadernoak: Astialdiko Begiraleentzat oso baliogarria den eskuliburua. Sei gai ezberdin lantzen dira, guztiak euskaraz. 2002 urtean egina. Doakoa.

- Buletin hezkidetzaileak: Eskolak egiten dituen generoaren inguruko  ikerketak, ekintza, ikastaro,... berri ematen dute, sentsibilizatzeko asmoz. sei hilabetero. Doakoa.

- Gazteentzako aukera berdintasuna hezkuntza ez formalean.  Urtxintxa Eskolako begirale ikastaroan generoa ikuspegia zeharkatzen duen liburua, neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna sustatuz. 2002 urtean egina. Euskaraz eta gazteleraz. Salneurria: 10 euro.

ESKAERAK

 

Aholkularitza
Sarritan gertatu ohi da ikastaro desberdinak egin dituzten ikasleek astialdiko mugimenduaren alor desberdinetan euren kasara hasi nahi izatea. Hasierak zailak izaten dira, eta URTXINTXA ESKOLAk mota honetako ekimenetan lagundu eta gertu egotearen jarrera aktiboa barneratua du eta praktikan hala izan dadin ahalegintzen gara. Bestalde, lanean daudenak ere, laguntza teknikoaren premia sumatzen dutenean, zer esanik ez, prest baino prestuago gaude ahal dugun guztia egiteko.

Giza baliabideen antolakuntza eta koordinazioa
Motibazioa
Partaidetza teknikak
Gatazken konponketa
Inguruaren azterketa
Plangintza eta programazioa
Egitasmoen prestaketa
Egitasmoen ebaluaketa
Kudeaketa ekonomikoa
Administrazioarekiko harremanak
Elkarteen legeztapena
Elkartean emakumeen partaidetzarako ekintza positiboak
Euskara sustapena elkartean
Informazioa lortzeko baliabideak eta teknikak

Aholku edo informazioa bila baldin bazatoz asteazkenero 5etatik 9etara Urtxintxa Eskolan zain gaituzu. Telefonoz hitzordua 94 4320445 zenbakian ados dezakegu.
Dokumentazio Zentrua
Astialdiko hezitzaileon jarduerak arrakasta izan dezan informazioa eta formazioa uztarturik dauden aldagaiak dira. Horrenbestez, URTXINTXA ESKOLAk arreta berezia eskeintzen dio zerbitzu honi. Liburu eta dokumentu espezializatuak ez dira erraz eta maiz aurkitzen, eta hala denean, atal ekonomikoa traba bat bilakatzen da. Urtxintxa Eskolatik premia honi ondorengo azpi-zerbitzuen bitartez erantzuten ahalegintzen gara.

Liburuak, aldizkari espezializatuak, herri aldizkariak, ikusentzunezko materiala, gai zehatzen prentsa jarraipena aurkituko duzu gure dokumentazio zentruan. Eta amaitzeko, sexu-genero sisteman espezializatze prozesuan gaudela esan beharra dago.