 |
Ludoteken
Monografikoa |
Ikastaro
hau 24 ordukoa da eta 3 larunbatetan garatzen
da martxoa aldera, bertan jorratzen diren edukiak
hauek dira:
Zer da ludoteka bat, zein garrantzi du haurraren
heziketan eta nola funtzionatzen du
Heziketan duten funtzioa, joko sinbolikoa, jostailuen
klasifikazioa eta prestakuntza
Haurrak ludotekan
Gipuzkoako azterketa orokorra, ludoteka desberdinetara
bisitak |
 |
Gazte
Lekuen Monografikoa
|
Monografiko
honetan azken urteetan sortzen ari diren ekipamendu
hauei buruzko oinarrizko lanketa bat ematen da.
Ikastaro hau 16 ordukoa da eta bi larunbatetan
burutzen da. Aztertzen diren gaiak honako hauek
dira:
Gazte lekuen ezaugarriak
13-17 urteko gazteak: beharrak eta nahiak
Baliabideak: topalekua, fonoteka, informazio puntua,
komikiteka, tailerrak, irteerak...
Zenbait gazte leku ezagutzen
|
 |
Nola Sustatu Euskara
Haurren Aisialdian |
| Birmoldatzen |
 |
|
| Monografiko
honen iraupena 30 ordukoa da eta 4 larunbatetan
garatzen da. |
 |
Nola
Sustatu Euskara Gazteen Aisialdian |
| |
 |
Euskal
Jolasak |
| Gertatu
ohi da euskarazko ereduetan matrikulatuta dauden
haurrek erdaraz jolastea. Hezitzaileentzat jolasa
eta abestiak tresna oso baliogarriak dira aisialdiko
jardueran, baina gure aiton-amonek edota gurasoek
zertara jolasten zuten ba al dakigu? Ikastaro
honetan euskal jolasak, zahar eta berri, eta horiekin
batera erabiltzen diren abestiak ikastea eta praktikatzea
lortuko duzu. Monografiko hau guztiz pratikoa
da, 24 orduko da eta larunbatetan ematen da. |
 |
Heziketa
Berezia |
Heziketa
behar bereziak dituzten haurrak heziketa sistemetan
txertatzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Elbarritasun,
ezintasun edo gizarte egokitzapenean zailtasunak
dituzten pertsonen integraziorako gune ezin hobea
da aisialdia, bere izaera ez formala dela eta.
Heziketa behar berezi horiei erantzun ahal izateko
eduki hauek jorratuko ditugu:
-
Integrazio-normalizazioaren kontzeptuak
-
Heziketa behar bereziak
-
Interbentzio zehatza
-
Arazo sozialak
-
Aisialdiko pedagogia eta interbentzioa
Ikastaro hau 30 ordukoa da eta larunbatetan egingo
da. |
 |
Hezkidetza |
Emakume
eta gizonen arteko ezberdintasunak eta gizartean
horrek dituen ondorioak guztiok ezagutzen ditugu.
Historikoki emakumee eta gizonei paper ezberdinak
egotzi zaizkie; aldaketatxoren bat eman da noski
baina, gauzak asko aldatu al dira?
Monografikoan jorratuko diren edukiak hauek dira:
-
NESKA ETA MUTILEN HEZIKETA: zergatik egiten gaituzte
horren ezberdinak?
-
GAUR EGUNGO GIZARTEAREN AZTERKETA: sexismoa ez
al zen aspaldiko kontua?
-
ESKUHARTZE PROGRAMA
-
JARRERAK: sexismoa gainditzeko hartu beharreko
jarrera aktiboa.
Monografiko honen iraupena 26 orduko da eta 4
larunbatetan egingo da. |
| |