Interbentzio Programak
Udaletxe, Diputazio, beste instituzio edota elkarte pribatuek gartu nahi izaten dituzten programa desberdinen gestioan datza, hauek zuzenean edo lehiaketaren bitartez gauzatzen direlarik. Ondoren, bada, Urtxintxa eskolak gestionatzen dituen astialdiko programa garrantzitsuenak azaltzen dira.
Udako programak: irekiak, itxiak, abenturaz blai
Urtean zeharreko programak: gazte txoko, natur eskola
Jolasez Blai
Euskaraz blai: Goizuetako gazte barnetegia
 
Udako programak: irekiak, itxiak, abenturaz blai
  IREKIAK
Gipuzkoako udalek antolatu eta Urtxintxa kudeatzen dituen egitasmoak dira, uztailan zein abuztuan gauzatzen dira, bertan 3-11 urte bitarteko haurrek parte hartu ohi dutelarik. Urtxintxak plangintza eta funtzionamendu zehatzaz arduratu egiten da, hezitzaileak hautaketa prozesu baten bitartez kontratazen dira. Astialdiko heziketaren helburuaz gain euskararen erabilpena sustatzeko antolatzen dira programa hauetako asko.

ITXIAK
Gipuzkoako Foru Aldundiko udalekuak, Urtxintxak kudeaturik. 7-13 urte bitarteko haurrentzat antolatzen diren udalekuak dira. Urtxintxa plagintza eta funtzionamendu zehatzaz arduratzen da, astebete edo hamabostaldietan egituratzen direlarik, uztailan zein abuztuan zehar.

ABENTURAZ BLAI
13-17 urte bitarteko gazteentzat abenturazko ekintzen inguruan antolatzen den udalekua. Pasaiako udalaren programa izanik,, Urtxintxa kudeaketa eta plangintzaz arduratzen da.
Urtean zeharreko programak: gazte txoko, natur eskola

 

BIDEBIETAKO GAZTE TXOKOA ZER DA HAU?:
Gazteei zuzendurik dagoen osasun eta drogomenpekotasunen prebentziorako astialdiko ekipamendua . ZERTARAKO? Astialdiko heziketa eta arrisku sozialean dagoen populazioari alternatibak eskeintzeko, osasun heziketa garatzeko eta balore zein jarreratan esku harmen zuzena eduki ahal izateko. NORENTZAT? 14-17 urte bitarteko gazteei zuzendua NON DAGO? Donostiako Bidebietan auzoan, Juan Carlos Guerra kalean, Eskola publikoen azpian. Telefonoa: (943)394890. NOLA FUNTZIONATZEN DU? Donostiako Udaleko Ongizate Sailaren programa da hau, URTXINTXA ESKOLAk kudeatzen du eta bertan bi hezitzailek dihardute lanean, egunero irekitzen da Gazte Txokoa, arratsaldeko 17:30tatik 20:30tara.
 
 
ULIAKO NATUR ESKOLA  
Urtarriletik martxora eta urriatik abendura bitartean irekitzen ditu ateak Uliako Itsas Eskolak. Egonaldiak egun bakarra, bi egun edota hiru egunetakoak dira, dauden programa desberdinak ere ikastetxeek hautatzen dituztelarik: Ulia mendia, Pasaiako planetariuma eta badian txalupaz eta akuarima -besteren artean- dira garantzitsuenak. Aurten 731 haur desberdinek parte hartu dute, 5 izan direlarik programa honetan lan egin duten ingurugiroko hezitzaileak.
 
Jolasez Blai
  AITON-AMONEN GARAIETATIK
GURERAINOKO ARNASA
TXANPON BERAREN BI AURPEGIAK
HIZKUNTZA ETA JOLASA
HONA URTXINTXAK ESKEINTZEN DIZUN
AUKERA ERRAZ-ERRAZA:
EUSKAL JOLASAK IKASI ETA
BIDE BATEZ ONDO PASA

48 ORDU JOLASEAN
Zer da? 2 egunetako egonaldia
Zertarako? Haurrak euskaraz jolas daitezen
Nori zuzendua? Haur eta lehen hezkuntzako ikasleei
Non egitekoa? Aterpe batean
Noiz? Astean zeharreko bi egun eta gau bat
Nola? Jolastuz eta abestuz
Zeren bidez? Hezitzaile adituek gidatutako unitate
didaktikoen bidez

KALE DINAMIZAZIOA
Zer da? Haurrentzako jaialdia
Zertarako? Haurrek euskaraz jolastuz ondo pasatzeko
Nori zuzendua? 6-12 urteko haurrei
Non? Herriko plazan, ikastetxean,
kultur etxean, kiroldegian...
Noiz? Ordu betez edo bi orduz, nahi duzuen ordutegian
Nola? Animatzaileek dinamizatutako jolas eta abestien bidez

ERAKUSKETA IBILTARIA
Zer da? Euskal jolasei buruzko ibilbide didaktikoa
Zertarako? Jolasen ezaugarriak ezagutzeko edo gogoratzeko
Nori zuzendua? Haur, gazte, guraso zein aiton-amonei
Non? Herriko plazara, udaletxera, kultur etxera edo ikastetxera eraman daiteke
Zeren bidez? Euskal jolasen datu basea panel grafikoetan adierazia

IKASTAROAK
Zer da? Saio laburretan banatutako formazio prozesua
Zertarako? Hezitzaileek haurrekin euskaraz
jolastu ahal izateko
Nori zuzendua? Irakasle, guraso eta begiraleei
Non? Zuen herrian, ikastetxean, elkartean...
Noiz? Astean zehar edo asteburuetan,
zuek proposaturiko ordutegian
Nola? Jolastuz eta abestuz
Zeren bidez? Hezitzaile adituak eta jolasak jasotzen dituen liburuxka eta grabazioa

BESTE ZERBITZU BATZUK
Ikerketa lana, data basea, liburutegi espezializatua, material didaktikoa eta elkartrukeak.