| ESKOLEN
EZAUGARRIRIK NAGUSIENAK: |
|
HEZKIDETZAILEA |
| ikuspegi hezkidetzailetik lan
egin behar dugula uste dugu, hau da, pertsonaren gaitasunak
generotik at saiatuko den ikuspuntutik. Irizpide sexistak jarraituz,
emakume eta gizonei ezartzen zaizkien baldintza sozialak alde
batera utzi behar ditugu. Hezkidetza gure ikasleriak generoaren
arabera hierarkizaturik ez dauden balore, portaera, arau...etab.etan
oinarriturik dagoen formazioa jasotzeko aukera izatea da. Halaber,
formazio horrek bidezkoa eta parekoa den harreman sistema bat
sustatu behar du. |
|
EUSKAL
HERRIAN ETA EUSKAL HERRIARENTZAT HEZI |
|
Gure herriak berezko nortasun historiko,
sozial, kultural eta politikoa ditu. Ezaugarri horiek guztiak
gure formakuntza diseinuetan islatzen ditugu, bai erabiltzen
dugun hizkuntzaren bitartez, bai hezkuntza curriculumaren
kontextualizazioaren bitartez. Gure aburuz, Euskal Herriarentzako
hezitzea gure hizkuntza eta kultura gutxitua sendotzen indarra
jartzea da, eta horretara zuzentzen ditugu gure curriculuma
zein eskuhartzea.
|
|
KRITIKOA |
| Lan egiteko orduan, errealitatea,
gizartea eta pertsonen arteko harremank etengabe aztertzeko
jarrera dugu, besteak beste, bilguneen, norbanako eta taldeko
gogoeten eta erabakitzeko irizpideen bitartez. Honen guztiaren
xedea aldaketak ahalbidetzea da, inguruarekin parte hartzen
duen gizarte bidezkoago baten eraikuntza erdiesteko. |
 |
DINAMIKOTASUNA |
| Partehartzea eta ekintza bultzatzez
dituzten metodologiak erabiltzen ditugu. Gizabanakoaren eskarmentua
eta eguneroko jardueraren bitartez barneratutako ezagutza ustiatzen
ditugu talde zein norbanakoaren hazkuntza sustatzeko. Urtxintxak
erabili ohi dituen metodologiak hezitzaile eta hezituaren rolak
dinamikoki elkartrukatzea lortzen dute. |
 |
SORTZAILEA |
| Gizaki eta taldeen gaitasun sortzailea
zein prozesu sortzaileak errazten dituzten egoerak sustatzen
dituelako. Horren ondorioz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua
oro har aberasten duten estrategia berritzaileak abiarazten
dira. |
 |
IKERTZAILEA |
| inguruan edo barnean ematen den
guztia aztertzeko jarrera. Aztertzea, arazoak nabarmentzea eta
aurre egitea, helburuak egokitzea eta lan ildoak diseinatzea
ikerketa-ekintzan oinarritutako metodologiaren urratsak dira.
|
 |
EGOKITZAPEN ETENGABEA |
| Kultura, teknologi eta ekoizpen
sistemen aldaketak abiadura bizian ematen ari dira. Hortaz,
formazio prozesu amaigabe eta jarraitu batean, formazio eskaintza
berriak beharrezkoak izango dira. |
| |