Aisialdiko eta Susperketa Soziokulturalerako Urtxintxa Eskolak 1986 urtean jaio ziren aisialdiko begiraleak hezitzeko eta Euskal Herriko herri zein auzoetako proiektu giza-hezitzaileak finkatzen laguntzeko.Urtxintxa Eskolek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta formazioa anitzak dira, beti ere elkarte eta pertsonen beharretara egokituz eta gizarte interbentzioko esparruan sortzen diren eskaeretara aurreratuz.

Eskola bakoitzean zer eta nolakoak garen laburpetxoa aurkituko duzu, baina beti zurekin harreman beroa izateko prest izango gaituzu gure bulegoetan.